Donostiatik edo Zubietatik gatozela, baso eder bat ikusiko dugu gorri-gorri, Usurbilgo udazkenaren ezaugarri paregabe. Amiri eta Santuenea artean dago, Zubietako bidearen goiko aldean, eta Puelaren azpiko aldean. Haritz gorriak dira (Usurbilen, haritz amerikanoa edo norteko haritza esaten zaio). Nola du izena basoak?