Usurbilgo Toponimia

Aurkezpena

Usurbilgo toponimiari buruzko webgunea da hau. Bertan, herriko leku izenen azterlana kontsultatu daiteke. Toponimoek, lekuak izendatzeko funtzioaz gain, euskararen jokabide, trikimailu eta alderdi ezkutuenak argitzeko aukera ematen dute.

Usurbilgo Udalak, toponimoen balioaz ohartuta, herriko toponimoen azterlana egiteko konpromisoa hartu zuen 1989an. Lan honek ia urtebeteko iraupena izan zuen, izan ere toponimoen bilketa eta azterketa egiteko paper zaharrak eta Usurbilgo herriaz ari diren liburuak aztertu behar izan ziren eta, nola ez, herriko adinduenekin hitz egin beharra zegoen.

Bilketa lana egin ostean, toponimoen normalizazioa etorri zen. Hau da, leku izenak nola idatziko diren finkatzea.

Webgune hau egiterakoan ez gara zerotik abiatu. 1989. urtean “Usurbilgo Toponimia” izeneko mapa argitaratu zen. Azterlan hori Euskaltzaindiko Onomastika Batzordeak zuzendu zuen eta zehaztasun handiz jasotzen ditu gure lekurik kuttunenak izendatzeko erabiltzen ditugun izenak.

Usurbilgo Udalaren helburua, webgune honen bitartez bere esku dagoen informazio guztia zuei, herritarroi, hurbiltzea izan da. Beti ere, era arin eta errazean erabiltzeko moduan jarriz toponimoak. Horretarako, Ezetz asmatu eta Ba al zenekien bezalako atalak prestatu dira, modu erraz batean herriko zenbait leku izen ezagutzeko aukera emanez.

Hemen kontsultatu daitezkeen toponimoak garaian garaiko eguneraketak izan dituzte, eta aurrera begira ere dagozkien eguneraketak izango dituzte.

Usurbilgo mapa toponimikoa ezagutu nahi baduzu hemen duzu aukera mapa ikusteko.

 

 

Esta es la página web sobre la toponimia de Usurbil. Aquí podrás consultar el estudio que fue corregido por la Comisión de Onomástica de Euskaltzaindia en 1989. Se consultaron diversas fuentes como antiguos documentos y libros sobre Usurbil. A su vez, se recogió toda la información facilitada por los habitantes más ancianos del municipio.

El objetivo del Ayuntamiento de Usurbil es facilitar toda la información recogida sobre la toponimia del municipio. Y para que la consulta de dicha información sea lo más amena posible, se han creado secciones como Ba al zenekien? (¿Sabías que…?) o Ezetz asmatu (¡Ponte a prueba!)

Cabe destacar que los topónimos recogidos en esta web han sido actualizados desde que se publicaron en el mapa toponímico de Usurbil en 1989.

Si deseas consultar el mapa toponímico de Usurbil lo puedes descargar aquí.

Irudia

© 2012 - Usurbilgo Udala

Joxe Martin Sagardia Plaza, z/g - 20170 Usurbil - GIPUZKOA

Tel.: 943371951

www.usurbil.net