Usurbilgo Toponimia

Ba al zenekien?

Ezpalditxiki

Orotarikoak badakar ezpaldi. “Sitio de muchas astillas” A.”. Ustelak izaten dira, gehienetan, hain jatorri agerikoak, baina ezin dugu ahaztu Mapil bertan dagoela eta ontziolek ezpala sortuko zutela erruz. Hortik ote dator, bada, izena, Mapilgo ontzioletan sortutako ezpalaren biltegia zelako edo?

Bestela, alde batetik, “ezpel «boj»”; eta, bestetik, “-di variante de –doi, -dui” eta “-doi, -dui «suf. derivativo que denota muchedumbre» (Azkue): top. Ezpelduia, Nav. 1056 y 1093, actual Ezpeldia”. (1)

Aginagako baserri txikia, egun, etxe bihurtua. Ezpaldizar, Joxelontxonea eta Ezpaldiberriren ondoan (beheko gasolindegiaren ondoan), baina Mapil aldera abiatuta, errepidea joka.

Ezizen ugariko etxea dugu: Portazgo, Portazgo katea, Donatonea, Paulonea eta Turkesenea ere deitzen omen zitzaion. Dena dela, aginagar zaharrek Katea esaten zioten, batez ere. Agirietan, ordea, behin bakarrik ageri da “Catea” (1921). Baina, Katearen adierakide Portazgo(a) ere agertzen da: “Miqueletes que se emplean en la cadena o portazgo de Aguinaga” (1867). Etxeko nagusiak, Balentin Zubiriak “Portazgo Kate” zuela izena zioen. (2)

Portazgoak edo Kateak, kamio edo errepide ondoko etxeak izaten ziren, non mikeleteak egoten baitziren, herri batetik bestera merkantziak edo salgaiak eramateagatik halako bat kobratzen. Errepide edo bide berriak egiten zirenean ere kobratzen omen zen bertatik pasatzeagatik (gaur egungo “peaje” edo ordaintokien antzeko lana egiten zuten. Autobide berriak egin zituztenean, ez zuten askorik pentsatu toki horiei izena ematerakoan, ezta? Zein izen “Katea” baino jatorragorik?).

“Orduan denporetan... Gipuzkuatik eta hona pasatzeko-ta pagau eitxen eben... egoten zian Bizkaixan partetik... zera zeladoriak; da Gipuzkuatik mikeletiak. Ta, horrek… zertze eben kanon bat e... Bueno produktuak ipinitxa ekezen probintzia batetik bestera. Da, pagau eiñ biar izaten zan.”. (Emilio Areitio).

“Katia, fielatuak: lehenago, nere amak-ta ezagutzen dabe, nik neuk ez neban ezagutu, baña hor kate bat egoten zan, da kotxe bakoitzak pagatze eban pasatzia durua, orduan denboretan esaten dabe. Da katia... klak, bajatu eitxen zan katia...”.(Joxemari Agirre). (3)

J.A.Loidik dioenez: “Katea (=cadena) XIII. gizaldian, Irundik Madrideraino bide berria egin zenean, ordain-toki batzuk jarri ziren (lau Gipuzkoan)”. (4)

Toribio Etxebarriaren hiztegian zera irakur dezakegu: “Kate gogorra pagatzen eban ardauak. Fuerte alcabala o arbitrio de portazgo. Lexicón del euskera dialectal de Eibar.”.(5)

1675ean, Aginagakoek eta Kalezarrekoek izan zuten auzietako batean, Gipuzkoako Juntek zera ebatzi zuten: “Que la comunidad de Aguinaga tocaba la tercera parte del producto de la alcalaba foránea.” (6)

(1) Apellidos Vascos, Luis Michelena, Biblioteca Vascongada de los Amigos del País Vasco, Donostia, 1953

(2) Usurbilgo Toponimia, Mari Karmen Etxabe eta Jose Javier Furundarena, lan argitaragabea, Usurbilgo Udala, 1989

(3) Ermua-Eitzaga leku izenak, Fernando Aranberri Odriozola, Onomasticon Vasconiae 22, Euskaltzaindia, Bilbao, 2001(443 or.)

(4) “Bideak Irungo toponimian”, Plazara aldizkaria 13 zkia., J.A. Loidi Bizkarrondo, Irun, 1989

(5) www.hiru.com

(6) Usurbil, Luis Murugarren, Caja de Ahorros Municipal de San Sebastián, Donostia, 1974

Toponimoa: Ezpaldi txiki

Atzera
Irudia

© 2012 - Usurbilgo Udala

Joxe Martin Sagardia Plaza, z/g - 20170 Usurbil - GIPUZKOA

Tel.: 943371951

www.usurbil.net