Usurbilgo Toponimia

Ba al zenekien?

Ziortza

Izenaren jatorriak ez du azalpen errazik. Mitxelenaren arabera: “ziaurre “yezgo” (alto nav.)… Si ziaurre procediera de un más antiguo *zinaurri, como ez perfectamente posible, habría que incluir aquí el nombre de la población vizcaína de Cenarruza (pop. Ziortza), cuya forma anterior es Cinaurriza… Según Aranzadi… zinurri en Ataun es “labiérnago negro” (Phyllirea media)… en Ataun ziñurru beltz eta ziñurri zuri…”Ziaurri (Cegama)”. Elhuyar hiztegian “yezgo” bada “Zihaurri” (edo andura, edo akamailu), baina kasu honetan Sambucus ebulus adierazteko. Hau da, izen bera bi landare izendatzeko erabiltzen dela dirudi.

Ezin dugu ahaztu, ordea, “zi(d)or “sendero”, zigor “id.” y “vara, palo”: Ciordia (Ziorduya, Al.), Ciorraga, Ciorrola. (Ciordia puede muy bien proceder de ziaurre, ziaurdi; cf. Para la monoptongación arrautz / arrol(t)ze “huevo””. (1)

Bigarren osagaia –tza atzizkia dugu, ugaritasuna adierazten duena (1), edo lekua, besterik gabe (2).

Usurbilgo hego-mendebaleko muturreko eremua Irisasi mendian, Zizurkilekin muga egiten duela. Bidegurutze garrantzitsua izan zen (hiru herriren arteko muga ere hurbil du: Aia da hirugarrena). Gaur egun, langa dago muga-mugan. Oso ezaguna da Ziortzako langa, bai mendizaleen artean, baita bizikleta edo motorzaleen artean ere.

"Baina dakienak badaki zein den eta zein izan den beti bidearen etsairik handiena: ura. Urak hondatzen ditu bideak.

Bide zaharrak goitik doaz, ahalegina: urak ahalik eta indarrik gutxien duen lekutik, eta milaka urte iraun dute horri esker. Bestalde, oso egokiro pentsatuta eginak daude: herri batetik bestera joateko, aurrena gain batera igo, gero gainez gain ibili joan behar den herriko bidegurutzeraino, eta han maldan behera jaitsi heldu nahi den herriraino. Jokaera samurragorik! Ibili egin behar, jakina!

Zubietatik auzo-herrietako joan-etorriak egiteko, nondik nora ibiltzen ote ziren egungo errepideak egin aurretik?

1. Oria ibaiaz honuzkaldekoa ez dago zaila asmatzen: Zubietako plazatik abiatu, Berridira igo, handik Arkutxako gainera (trikuharria), handik Olaiko gainera (trikuharria) eta gero Juanasoro gainera (trikuharria). Han Zubietako muga pasa Usurbil aldera, Andatzara igo (trikuharria), Ziortzako langa jo eta pasa (bidegurutzea), Zarateko bentara iritsi (bidegurutzea), eta aurrera, Andatzarratera (bidegurutzea), Iturriozko bentara (bidegurutzea) eta Zelatunera (bidegurutzea). Aipatu bide ditugun bidegurutze horietan erabaki behar norako bidea hartu nahi zuen bakoitzak: Aia, Azpeitia, Bidania, Tolosa, Asteasu, Zizurkil, Andoain edo dena delakoa. Alegia, gaur egun ere oinezkoek egiten duten bezala eta bide beretsuetatik.” (3)

1) Apellidos Vascos, Luis Michelena, Biblioteca Vascongada de los Amigos del País Vasco, Donostia, 1953

2) Urumeako zilegimendietako toponimia, ZALDUA, L. M., lan argitaragabea, (2011)

3) ZUBIETA, mila urteko herria, Joxe Ramon Zubimendi, Noaua Kultur Elkartea, Usurbil, 2000 (160 or.)

Toponimoa: Ziortza

Atzera
Irudia

© 2012 - Usurbilgo Udala

Joxe Martin Sagardia Plaza, z/g - 20170 Usurbil - GIPUZKOA

Tel.: 943371951

www.usurbil.net