Emakume baserritarraren nekeak
Zubietako mendebalean kokatutako baserri bikain askoa, Lertxundi eta Oianguren artean, Zubietamendiren barren-barrenean. XVIII. mendean berreraikia omen da, bitan banatzeko, eta hortik bi bizitzak banatzen dituen horma sendoa.
Gaur egun, Zugasti esaten bazaio ere, arautua Zuasti forma behar duela izan, ez dago zalantza handirik: "zu(h)aitz, zugaitz, zugatz "arbol (bravío... Zuasti, Zuastia; Zugasti... Según Azkue, de *zur-aritz (zuaritz está atestiguado y el vizc. Ant. Aretx significa "árbol")" (1). Horretaz gainera, aipamen zaharrenetan ere Zuasti da (1550), eta Zugasti berriagoa da (1659) (2). Bigarren osagaia izango litzateke -ti < -di <-doi, dui atzizkiaren aldaera, ugaritasuna adierazten duena.
Bada kontu polit bat etxearen izenaren jatorria azaltzen duena: esaten da zuhaitz handi baten inguruan eraiki zutela, adarrak moztu, arbolaren enborra eraikinaren erdian habetzat utzi, eta handik altxa zela baserria.
Bere lan mardulean, Josu Tellabide saiatu da emakume baserritarraren lan gogorra ikusarazten:
"Mari Karmen Arregik kontatu digu lixiba nola egiten den: "aurrena arropa xuria jabatu eta gero kuelan jarri... Gero, arpillera baten gainean jarri, eta sutako hautsa, sagar egurrarekin egina, bota. Gero, sutan, laratzean ura irakin balde batean, eta ur beroa erropetara bota. Gero, ura kendu, eta Zuastiko errekara edo erriora joan, eta aklaratu. Kuelako ura gorde barreño batean. Kolorezko arropa egiteko, gordetako urarekin jabatu, eta aklaratu errioan. Edateko eta sukaldeko ura Zuastiko errekatik (Amezker errekatik) ekartzen genuen suilan. Bi suila genituen."
"Beste batzuetan, lixiba etxean egin, Zuastin, eta errioan, Irurubietan, aklaratzen zuten." (3)
Oharrak:
(1) Apellidos Vascos, Luis Michelena, Biblioteca Vascongada de los Amigos del País Vasco, Donostia, 1953
(2) Usurbilgo Toponimia, Mari Karmen Etxabe eta Jose Javier Furundarena, Ikerlan argitaragabea, Usurbilgo Udala, 1989
(3) Usurbilgo Baserriak eta Baserritarrak, Josu Tellabide Azkolain, Noaua Kultur Elkartea, Usurbil, 2004 (729, 728 or.)
Toponimoa: Zuasti
Atzera